euskaraespañol

Eguneko irudia

I. Jardunaldi zientifikoa: Erizaintzako instrukzioak duen garrantzia

Noiz eta non

2023/05/24, 16:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkenean, maiatzak 24, 16:00etatik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko auditorioan, Donostian, erizaintzako 80 instruktore inguru bilduko dituen jardunaldi zientifiko baten lehen edizioa ospatuko da, ‘Erizaintzako instrukzioak duen garrantzia: kalitatea duen etorkizuna sortuz ‘ lelopean. Topaketaren helburua da osasunaren arloko profesional horiek egiten duten lanari balioa ematea eta unibertsitateko ikasleekin egiten duten lanari buruz hausnartzea. Ekitaldia UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako atalak antolatu du.

Andrea Izagirre UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle eta Donostiako Atalaren Kanpoko Praktiketako dekanordeak, jardunaldiaren garrantzia azpimarratu du. “Erizainak gizarteko osasunean duen ardura ez da zalantzan jartzen eta azken urte hauetan bere lanaren garrantzia azpimarratua izan da. Etorkizuneko erizainak kalitatez formatzearen ardura unibertsitate sistemarena da eta EHUk erronka handi horri erantzuten ari zaio. Erizaintzako Graduaren ia %40ª praktikei dagokie, praktikak ikasketen enbor eta ardatza izanik. Praktika hauek ezin dira kalitatezkoak izan osasun sistemarekin hartu emanik izan gabe, ezta bertako erizainak dozentzia honekiko ardura izan gabe. Horregatik, ikasle bakoitzak bere praktika ziklo bakoitzean osasun sistemako erizain erreferente bat izango du, instruktore deitzen zaiona. Instruktore hauek bolondres egiten duten lana ez gara azpimarratzeaz ahazten eta bi sistemak (hezkuntzakoa eta osasunekoa) erizaintzako instruktoreek duten dedikazioaz eta arduraz jabetu behar dira. Jardunaldian erizaintzako instruktoreen garrantzia azpimarratuz guzti honetaz hausnartuko dugu eta erizaintzako etorkizuna guztion artean eraikitzen jarraituko dugu.”

PROGRAMA

16:00 Jardunaldiaren inaugurazio ofiziala

Amaia Irazusta, Gipuzkoako Esperientzia Gelen zuzendaria

16:10 Inaugurazio hitzaldia.

‘Liderazgo y gestión en enfermería: la relevancia de las enfermera sen el sistema sanitario’.

Carmen Ferrer Arnedo, Gurutze Gorriaren Ospitale Zentraleko Pazienteentzako Informazio- eta Arreta-Zerbitzuko burua (Madrilgo Erkidegoa)

16:40 Mahai-ingurua: Ibilbidea Practicumean.

‘Elkarrekin zubiak eraikitzen eta etorkizuna bermatuz’

Jesus Rubio Pilarte, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako Erizaintza Ataleko koordinatzailea

‘Nondik gatoz eta norantz joan nahi dugun’

Nerea Liceaga Otazu eta Garbiñe Lasa Labaka, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako Erizaintza Ataleko Kanpo Praktiken dekanorde ohia

‘Praktika asistentziala kultura aniztasunarekiko zabaltzea’

Aintzane Orkaizagirre Gómara, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako Erizaintza Ataleko Mugikortasuneko dekanordea

‘Erizaintzako instruktoreen garrantziaren esperientzia’

Haizea Turrillas eta Asier Zaramalilea, erizaintzako Ikasleen instruktoreak

Iker Francisco, erizaintzako ikaslea

17:40 Amaierako hitzaldia.

‘La realidad frente al reto de la mejora continua’

Sergio Barrientos Trigo, Sevillako Unibertsitateko irakaslea

18:10 Jardunaldiaren hausnarketak eta amaiera.

Andrea Izagirre Otaegi, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako Erizaintza Ataleko Kanpo Praktiken dekanordea