Ernesto Sevilla eta Antonio Trashorras, Tracking Bilbao ekitaldian

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/12/14, 17:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009 Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ernesto Sevilla eta Antonio Trashorras Tracking Bilbao ekitaldian izango dira datorren ostiralean Bizkaia Aretoan 17:00etan. Ernesto Sevillak ‘De La Hora Chanante a Capítulo 0’ Master Class-a emango du.

Sevilla, arte ederretan lizentziatua, bere komiko aldeagatik da ezaguna batez ere. Monologogile ospetsua, aurkezle eta gidoilaria, 2002 eta 2006 urteen bitartean komikoen generazio berri bat ezagutzera eman zuen telebista programa baten funtsezko parte izan zen “La hora chanante”. Hortik aurrera eszenatokietan antzeztu du behin eta berriz eta kameren aurrean zein atzean aritu da, izan ere, errealizadore bezala esperientzia handia du. “Capitulo 0” telesaila da zuzendari bezala egin duen azken lana. Honetan, kultuzko telesailak parodiatzen dira zenbait genero ukituz, sitcom-a, zientzia fikzioa, etab.

18:30ean Antonio Trashorrasek, Paramount Comedy-ren edukien zuzendaria, BocaBoca ekoiztetxearen fikzio zuzendaria, Movistar Plus Series-en gidoien ekoizle ordezkari eta editoreak, “Una carrera de obstáculos por el terror, el humor y demás placeres audiovisuales” Master Class-a emango du.

Fanzine, komiki eta prentsa kultural alternatiboan hasi zen Trashorras, baina laster eman zuen saltoa pantailara, 3 hamarkadetan zehar mota guztietako lanak eginez telebistan zein zineman. Genero fantastikoan aditua, beldurraren alorrean “El espinazo del diablo”-ren ko-idazlea izan zen, Guillermo del Toro-k zuzendua, eta “El callejón” eta “Anabel” filmak zuzendu zituen, Sitges, Albacete-ko Abycine-n, Murciako Europako zinemaren jaialdian eta Mallorcako Film Infest jaialdietan saritua izan zen. Bere beste espezializazioa eta pasioa, umorea da, honek idazle, zuzendari edota ekoizle modura parte hartzera mugitu du zenbait proiektutan “La hora chanante”, “Nuevos cómicos” bakarrizketen saioan Paramount Comedy-n, “Museo Coconut” edota telebistako komedietan “Vergüenza”, “Mira lo que has hecho”, edo “Arde Madrid”

Sarrera libre aretoa bete arte