euskaraespañol

Errezeta elektronikoa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/23

Irudia

Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan errezeta elektronikoari buruzko hitzaldi batzuk eman ditu Camilo Etxebarria Matíak, Farmazian lizentziadunak, Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko idazkari teknikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluko errezeta elektronikoaren batzorde teknikoko kideak.

Hitzaldiak Farmaziako graduko 5. mailako ikasleei daude zuzenduta bereziki eta, jorratutako gaien artean, besteak beste, izan dira errezeta elektronikoaren ezaugarriak eta funtzionaltasunak Osakidetzan, errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasuna autonomia-erkidegoen artean eta errezeta elektronikoa funtzionarioen mutualitateetan.