euskaraespañol

Espainiako X. Biltzar Geologikoa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/05

Irudia

Uztailaren 5etik 7ra, Espainiako X. Biltzar Geologikoa egingo da Vitoria‑Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Espainiako Geologia Elkarteak antolatuta. Ekitaldia lau urtean behin egiten da, eta atzeratu egin behar izan zen pandemiaren ondorioz. Inaugurazio ofizialaren buru izan dira UPV/EHUko errektore Eva Ferreira, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Antolakuntza Batzordearen buru eta UPV/EHU irakasle Luis Eguiluz.

Programa oso zabala dauka, baita parte hartzea ere; izan ere, 500 pertsona inguruk eman dute izena eta 700 lanetik gora aurkeztuko dira biltzarrak iraungo dituen hiru egunetan.

Omenaldiak eta konferentziak

Espainiako Geologia Elkartea (gaztelaniaz, Sociedad Geológica de España - SGE) irabazi asmorik gabeko elkarte zientifiko bat da eta geologiaren arloko ezagutza, aurrerapenak eta aplikazioak sustatzea, bultzatzea eta hedatzea du xede.

Gaur egun, SGEk 1.000 kide inguru ditu, bereziki unibertsitateetatik, ikerketa zentro publikoetatik, bigarren hezkuntzako irakaskuntza institutuetatik eta enpresa pribatuetatik etorriak, gure herrialdekoak nahiz Europa, Amerika eta Afrikako beste herrialde batzuetakoak.

Hitzaldiez gain, Carmen Galindo Francisco omenduko da Petrologiako saioan, Andrés Carbó Gorosabel Itsas Geologiako saioan, eta MAGNAS egin duten kartografoak, Octavio Apalateguiren bitartez.

Konferentzia gonbidatuak José Cernicharo astrofisikariaren (jakintzaren mugen BBVA saria), Olga García Morenoren, Luis Roberto Rodriguezen eta Juan Luis Alonsoren eskutik egingo dira.

Luis Eguiluzen hitzetan, "kartografiaren garrantziari balioa eman nahi diogu, eta ikertzaile berriei transmititu berrikuspen kartografikorik gabe ez dagoela baliozko aurrerapenik edo, gutxienez, datuek erabilgarritasun handiagoa izan dezaten behar den zehaztasuna galtzen dela".

Informazio gehiago biltzarraren webgunean.