euskaraespañol

Espedizio batek bisitatuko gaitu

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/08/21

Plentziako Itsas Estazioa
Plentziako Itsas Estazioa. | Argazkia: Ibon Cancio. Plentziako Itsas Estazioa, UPV/EHU.

NON: Plentziako Itsas Estazioa. NOIZ: 2023ko uztailaren 21a. NORK: Ibon Cancio. Plentziako Itsas Estazioa.

 

Duela egun batzuetatik, Plentziako Itsas Estazioak iragartzen du espedizio batek bisitatuko gaituela. Ez da edozein espedizio, zientzia- eta kontzientziazio-proiektu garrantzitsu bat baizik, Europako kostaldeko ekosistemak aztertzen ari dena, orain arte inoiz lortu ez den xehetasun-mailarekin. Espedizioak TREC izena du, eta gure kostaldean egingo du laginketa intentsiboa eta zientziaren dibulgazioa konbinatuko dituen zortzi geldialdietako bat. Irailaren 13an iritsiko dira Plentzia-Gorlizera EMBLko ekipo mugikorrak; urriaren 11n Tara belaontzia Bilbon porturatuko da. Hasi da atzerako kontaketa. 

TREC espedizioari buruzko informazio guztia: https://www.ehu.eus/eu/-/trec-europako-espedizio-zientifikoak-euskal-kostaldeko-ekosistemak-esploratuko-ditu

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu. 

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus