euskaraespañol

Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2022/06/02, 11:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, ekainaren 2an, 11.00ean, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan, Donostia, aintzatespen diplomak eta bekak emango zaizkie UPV/EHUko Esperientziaren Ikasgeletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2018-2022) XX. promozioko 47 ikasleei.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campusako errektoreorde Agustin Erkizia eta Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Amaia Irazusta ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle Luis Castells-ek ‘Viejos escenarios: la invasión de Ucrania’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Ikasleen ordezkariak Rosa Batallak, Pedro del Ríok e Iñaki Garcíak ekitaldian parte hartuko dute ere.

Egitaraua:

-CUM JUBILO abesbatza

-Ekitaldiaren hasera: Esperientziaren Ikasgeletako zuzendaria

-Hitzaldia: ‘‘Viejos escenarios: la invasión de Ucrania’

-4. mailako ordezkariaren parte-hartzea

-XX. promozioko ikasleei beken eta diplomen banaketa

-Ekitaldiaren amaiera: UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea

-CUM JUBILO abesbatza

-Taldeko argazkia (agintariak eta ikasleak) zentroaren sarreran