euskaraespañol

Espetxe ereduak eta izan ditzaketen aukerak aztertuko dira jardunaldi batean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/12/18, 09:00

Kokapena

Auditorioa - Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Abenduaren 18an Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorian presoen eta gizartearen arteko komunikazio- eta laguntza-sareak aztertuko ditu jardunaldi batek. Horretarako, gaur egun espetxeen ardatzean lan egiten duten kolektiboen lanak eta jarduerak jarriko dira mahai gainean.

Topaketan hainbat ikuspegitatik jarduten duten ekimen horien ordezkariek parte hartuko dute: kazetaritza, feminismoa, giza prestakuntza eta osasuna. Gainera, egungo kartzela ereduei buruzko hausnarketa egingo dute.

Ekitaldia irekia izango da eta jende guztiari zuzendurik dago.

Programa eransten da.

Informazio gehigarria