euskaraespañol

Atzoko ikasleak, egungo artistak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/05

bellas-artes-cambio-lona-aldaketa-sara-berasaluce
Sara Berasaluceren esku-hartzea: 3D irudia olanaren gainean. Argazkia: Fernando Casabella. UPV/EHU.

NON: Bizkaiko campusa. NOIZ: 2021eko martxoaren 5a. NORK: Fernando Casabella. UPV/EHU.

Arte Ederren Fakultateak 50. urteurrena ospatzen jarraitzen du fatxadako olana aldaketa berri batekin. Daniel Tamayo irakaslea eta 'Las Vecinas' ikasleak (Sandra Cadenas eta Eva Ruiz) izan ziren lehen parte-hartzaileak, eta gaur, 'Ama Lauzaroek' (Maialen Porroy eta Itxaso Navarro) Sara Berasaluceri eman diote lekukoa. 1985eko argazki bat 3D formatuan aurkeztu du, eta Bilboko Udal Artxiboko irudi hau ikusteko betaurreko bereziak behar izan dira. Fakultateko ikasle ohiak astoak mugitzen erakusten ditu irudiak, eta jatorrizko egilea Imanol García Sáez da, ‘La Gaceta del Norte’ egunkariko argazkilaria.

Sara Berasaluce Duque, Artean graduatua 2014an Euskal Herriko Unibertsitatean, argazkilaritza artistikoan aditua da eta Artiumen edo Madrilgo Erkidegoko Cerralbo Museoan hezkuntza-jardueretan aritu da. Arestian, Bilboko Arte Ederren Museoko Gondra Barandiaran izeneko beka eskuratu du. Bestalde, Gasteizko ‘Tetrapack 2021’ erakusketa kudeatzen du, ‘IN SITU Art Festival’eko komisarioa da eta Madrilgo Erkidegoko 'Parla: memoria urbana' proiektu artistiko eta soziala koordinatzen du.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Negu (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus