Europako mugikortasun jasangarriaren astea UPV/EHUn

  • Ekitaldia

Noiz eta non

  • Noiztik: 2019/09/16
  • Noiz arte: 2019/09/22

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak aurten ere parte hartuko du Europako Mugikortasun jasangarriaren astean. ‘Oinez elkarrekin’ lelopean ekimena irailaren 16tik 22ra artean burutuko da. Horrela, Europatik “Oinez eta Bizikletaz segurtasunez ibili” zabaldu den mezua sustatuko du Unibertsitateak hiru campusetan hainbat ekitaldien bidez.

 

Programa hau izango da:

Arabako campusa:

Bizikletaren Ikuskapen Teknikorako Gunea

Interesatuta dauden guztiek eraman dezakete beren bizikleta mekanikari batek diagnostikoa egin dezan jarriko den stand batean. Mekanikariak txartel bat emango die, aurkitutako okerrak jasoz eta mantentze lanetarako hainbat gomendio emanez.

Standean erremintak ere izango dira, hala nahi duenak bere bizikletan konponketa errazak egin ditzan. Standak informazioa izango du, baita ere, bizikleten borondatezko erregistroari buruz eta argiztapen eta lapurreten aurkako gailuez.

Bizkaiko campusa

Zineforum: “Why we cycle”  dokumentalaren proiekzioa; non aditu talde batek Herbehereetan dagoen bizikletaren kultura aztertzen du. Gero elkarrizketa egingo da.

Beste aldetik, “Oinez elkarrekin” ekimena burutuko da. Unibertsitateko komunitateak oinez ibiltzea eta eskailerak igotzea du helburu. Hala osasunentzat, nola energia aurrezteko dauzkaten onurak azpimarratu nahi dira mezu batzuen bidez.

 

Gipuzkoako campusa

Bizikletari buruzko tailerra

Unibertsitateak eta Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak stand bat jarriko dute bertara hurbiltzen diren pertsonek aukera izango dute beraien bizikletak konpontzen ikasteko, baita hiriko bidegorri, bizikleten lapurreta saihespena edo bizikletarentzako osagarrien inguruko gomendio baliagarriak jasotzeko ere.

 

Informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/-/semana-europea-movilidad-2019