Erakusketa: Bilboko Unibertsitatearen 50. urteurrena

Noiz eta non

  • Noiztik: 2019/06/03
  • Noiz arte: 2019/06/19

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2 - 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

2018ko abenduaren 13an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Bilboko Unibertsitatearen 50. urteurrena ospatu zuen, UPV/EHUren aurreko erakundearena. UPV/EHUren sorrera eta Bilboko Unibertsitatearen historiaren 50 urteak ‘Bilboko Unibertsitatearen 50. urteurrena’ erakusketan batu dira. Erakusketa Bizkaiko Campusean egon ostean Gipuzkoako Campusean egongo da ikusgai Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, ekainaren 3tik 19ra. Ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.

Bilboko Unibertsitatea lehen euskal unibertsitate publikoa izan zen; 1968ko ekainean sortu zen, Bilbon eta inguruetan gero eta herritar gehiagok eskatzen zuten goi mailako hezkuntzaren inguruko eskariei erantzuteko, eta Bizkaiko Aldundiak, Bilboko Udalak eta beste ekonomia eta gizarte erakunde batzuek eskatuta. Testuinguru hartan ekonomia hazten ari zen, baina unibertsitate eskaintza eskasa zen. Bizkaian goi mailako ikasketak Deustuko Unibertsitatean egiten ziren; Unibertsitatea 1866an sortu zen, Politika, Ekonomia eta Merkataritza Zientzia Fakultatea 1955ean eta Valladolideko Unibertsitatearen mende, eta Bilboko Industria Ingeniarien Eskola 1897an.

Bilboko Unibertsitatearen nukleoa Politika, Ekonomia eta Merkataritza Zientzien Fakultate horrek eta Medikuntza eta Zientzien fakultate berriek eratzen zuten. Unibertsitate barrutirik gabe eta Juan Echevarría Gangoiti lehen errektore zela sortu zen; orduko errektorea pasa den abenduaren25ean hil zen. Ikasleak batzeko unibertsitate campusa eraikitzea beharrezkotzat jo zen; izan ere, gero eta matrikula gehiago egiten ari ziren, eta hori Bizkaiko Aldundiaren kasuan premia gehieneko helburuetako bat izan zen. Unibertsitatea sortu zen urte berean, leku egokia lortzeko kudeaketak hasi ziren. 1970ean Unibertsitatea Leioan eraikitzeko obrak hasi ziren. 1972-73 ikasturtean, lehen eskolak ematen hasi ziren Zientzia eta Medikuntza fakultateetan.

Gero, 1977an, Arabako eta Gipuzkoako unibertsitate zentroak Bilboko Unibertsitatean sartu ziren, eta hori urrats erabakigarria izan zen, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsiatea sortzeko, Autonomia Estatutua onetsi eta Eusko Jaurlaritza eratu ondoren.