euskaraespañol

‘Kirolari desgaituak’ erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2018/04/23 Noiz arte: 2018/05/18, 08:00 - 20:00

Kokapena

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Maiatzaren 18ra arte, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko atarian (Lasarte atarian, 71. Vitoria/Gasteiz) ‘Kirolari desgaituak. Aulkia nire ipurdi azpian daukat, ez buruan’ argazki erakusketa ikusi ahal izango da, ASPACE Garun paralisia duten Pertsonei laguntzeko Arabako Elkarteko kideek kirolaren praktikan egindako argazkiekin.

Erakusketak 16 argazki jasotzen ditu, eliteko kirolari ezagunek egindako testuekin. Kolektibo horretako pertsonen ahalegina, ilusioa, sakrifizioa eta hobetzeko grina agertzen da argazkietan, horretarako guztirako bitarteko eta baliabidea kirola izanik.