ERAKUSKETA: Arkitekturako ikasleen Master Amaierako Lanak
Noiz eta non
Noiztik: 2019/01/10 Noiz arte: 2019/02/01, 09:00 - 20:30
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, 2017-18 ikasturteko Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasleen Master Amaierako Lanen aukera bat biltzen duen erakusketa ikusgai izango da.
Gai desberdinetako hainbat proiektu egongo dira ikusgai: hiri antolamendua Isturitzen; azoka eta eskola gastronomikoa Hondarribian; Ondare naturalaren hedapen eta kontzientziaziorako gunea EAn; Kirolarientzako errendimendu altuko zentroa Formigalen, Huescan; artista gazteentzako egoitza Santa Eulalia des Riu-n, Ibizan; eta Barazkigintza eta Loregintza eskola Donostiako Uliako Mintegian, hurrenez hurren. Idoia Moreno arkitektoak erakusketa diseinatu eta antolatu du.
Erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 10etik otsailaren 1a arte, aipatutako lekuan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 20:30etara eta larunbatean 09:00etatik 14:00etara.
Sarrera irekia da.