ERAKUSKETA: GORRIA

Noiz eta non

  • Noiztik: 2019/05/03
  • Noiz arte: 2019/05/25

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2 - 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Joachim Geffersen, Julia Lasagabasterren eta Manuel Bocanegraren ‘Gorria. Baztertutako edo ez baloratutako koloreari buruzko hausnarketa’ izeneko erakusketa ikusgai dago UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Hau EHUkultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, aipatutako zentroan, maiatzaren 3tik 25era bitartean. Ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.

Gorria koloreak askotan arreta adierazten du eta besteetan odolarekin eta maitasunarekin lotzen da. Erakusta honetan Joachim Geffers, Julia Lasagabaster eta Manuel Bocanegra artistek beraien teknikaren bitartez kolore honek dituen tonu desberdinak (hirurogeita sei) erakusten dituzte.