euskaraespañol

Erakusketa: “Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra GIEn”

Noiz eta non

Noiztik: 2018/05/11 Noiz arte: 2018/05/24, 09:00 - 20:00

Kokapena

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren sarreran “Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra GIEn” erakustaldia instalatu egin da. Bere helburua da aurkeztea iraunkortasunaren ikuspuntu orokorra eta bere erlazioa ekonomia zirkularrarekin ikerkuntza eta industriaren arloetan. Erakusketa ikusle guztientzako egongo da irekia, maiatzaren 11etik 24ra arte. Sarrera irekia da.

Erakustaldian UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren ‘Materialak+Teknologiak’ ikerkuntza taldekoak diren Gurutz Mondragon, Tamara Calvo eta Eider Mendiburu (GMT) ikerlariak egindako hainbat lan aurkezten dira. Horien artean, arrantza-sareak eta itsasoan jasotako poli(etilen tereftalatoa)-ren (PET) botilen birziklatze prozesuaren diseinua material berriak ekoizteko. Industriaren ikuspuntua ekonomia zirkularrean, Andoaingo Ekorec enpresak ematen dio. Erakustaldian aurkitzen dira hainbat hondakinetik abiatuz ekoiztutako produktuak, eta horietako batzuk, GMT taldearekin elkarlanaren ondorioz sortu dira. Ekorec enpresaren produkzio nagusia da ehungintzarako haria eta xaflak (ontziak elikagaientzako) post-kontsumo (kubo horian botatzen direnak) eta post-industrialak diren PET botilak erabiliz. 

Birziklapena ere modan aurkitu daiteke, eta Tytti Thusbergen diseinuak argi uzten dute. Diseinu guztiak material birziklatuekin egin dira. Ekorecek eta Hilaturas Arnauk sortu dituzte oihalak, eta horretarako birziklatutako PETa, arrantza-sareak eta ardi latxaren artilea erabili dute.

Erakustaldian ere azken urteetan Eskolan kontsumitu diren baliabideen datuak (energia, ura, papera) eta hondakinen kuantifikazioaren emaitzak aurkezten dira ere. Erakustaldia Cristina Peñak irakasleak eta GMTko ikertzaileak antolatu du, eta parte hartu dute ere Bea Estalayo multimedia teknikariak eta atezaintzako langileek.