euskaraespañol

Eibarko Unibertsitate Laboralaren 50. urteurrenaren amaierako jaia

Noiz eta non

2019/06/15, 11:30 - 00:00

Kokapena

Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena

Eibarko Unibertsitate Laboralaren 50. Urteurrenaren amaierako jaia ospatuko da. Ekitaldia 11:30ean hasiko da Unibertsitate Laboralaren Berrogeita Hamargarrenaren liburuaren aurkezpenarekin. Ondoren, bisita gidatuak egingo dira hiru ikastegietara eta bertaratuek sagardoa eta txorizo egosia dastatuko dituzte trikitiak girotuta.

Ekitaldi instituzionala 13:00etan hasiko da Eibarko Unibertsitate Laboralaren ekitaldi aretoan. Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatea, ekitaldiaren buru izango dira. Horren ondoren, ekitaldira bertaratuek bazkaria izango dute.