euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHU, FIRST LEGO League Euskadiren egoitzetako bat

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/03/02

Kokapena

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Larunbat honetan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultatea FIRST LEGO League Euskadi txapelketaren egoitzetako bat bihurtuko da, berorrek 15 urte bete dituelarik euskal gazteak bokazio zientifiko-teknologikoetara hurbiltzen, estatu mailan erreferente bilakaturik.

Egoitza anitzeko lehiaketa hau aldi berean burutuko da Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen, Deustuko unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturik. Programa Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziak bultzatzen du, bidelagun dituelarik Euskal Gobernuaren Hezkuntza saila eta hiru diputazioak, bai eta sinadura pribatu franko ere, gero eta anitzagoak, gero eta gehiago direnak. Zehazkiago, arabar hiriburuko txapelketak Vital Fundazioaren eta Auzolan ditu lankide.

Gasteizko egoitzan, guztira, 9 ikastetxe arituko dira lehian -6 Arabakoak eta 3 Bizkaikoak- eta 34 taldek hartuko dute parte (19 Challenge + 15 Explore).

EGITARAUA

FLL Euskadi Challenge

09:00-09:40 Taldeen erregistroa eta PITera sarrera | Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirol atala), eraikin nagusiko Sarrera (beheko solairua)

09:40-09:55 Entrenatzaileekin bilera | Explore Auditorioa – Areto Nagusia

10:00-10:20 Hasiera emateko zeremonia | FLL Auditorioa – Kiroldegia

10:30-13:30 Proiektuen aurkezpena (berrikuntza, robotaren diseinua, baloreak) | Eraikin nagusiko 2. Solairuko gelak

10:45-13:30 Robotaren Jolasa | FLL Auditorioa – Kiroldegia

12:00-13:00 Ikastegien bisita gidatua | Eraikin nagusiko Sarrera (beheko solairua)

13:00-14:00 Instituzioen bisita gidatua | Eraikin nagusiko Sarrera (beheko solairua)

14:15-14:35 FLL Euskadi familia argazkia | Auditorio FLL – Kiroldegia

14:45-15:30 Sariak | Auditorio FLL - Kiroldegia

FLL Euskadi Explore

10:00-10:40 Taldeen erregistroa eta PITera sarrera | Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirol atala), eraikin nagusiko Sarrera (beheko solairua)

10:45-10:55 Hasiera emateko zeremonia | Eraikin Nagusiko Explore Auditorioa - Areto Nagusia

11:00-13:20 Explore erakustaldia | Eraikin Nagusiko Explore Auditorioa - Areto Nagusia

14:15-14:35 FLL Euskadi familia argazkia | Auditorio FLL – Kiroldegia

14 :45-15:30 Sariak | Auditorio FLL - Kiroldegia

Opengune

10:30 -13:45 | Auditorio FLL - Kiroldegia

STEAMart tailerra. UPV/EHUko Ingeniaritza Eskola.

Robot bat nola egiten den ezagutu. Hibridalab, Centro de Innovación Abierta y Transferencia Creativa de Álava.

Fabrikazio gehigarriaren erakustaldia (3D). BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures.