euskaraespañol

Palestinari buruzko bideo-konferentzia: Unibertsitatea genozidioaren aurrean

Noiz eta non

2024/04/10

Deskribapena

Asteazkena, apirilaren 10ean, 12:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Gradu Aretoan (eraikina I), Donostian, Francesca Albanese Palestinar lurralde okupatuetan Nazio Batuen Erakundeko errelatoreak bideo-konferentzia eskainiko du. Jarduera Palestinaren aldeko unibertsitate sareak antolatu du.

Bideo-konferentzia jarraitu ahal izango da Arabako Campusean, Letren Fakultateko Gradu Aretoan, baita, Bizkaiko Campusean ere, Gizare eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, 2.3 gelan.

*Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.