euskaraespañol

Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa

Noiz eta non

2024/04/25, 11:00 - 16:00

Kokapena

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 25, 11:00etatik 16:00etara, arlo guztietako enpresa eta erakundek euren lan eskaintzak aurkeztuko dizkiete Euskal Herriko Unibertsitateko graduatu eta ikasleei Ignacio Mª Barriola Zentroan (3.solairua), Donostian. Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak eta Fernando Tapia Ikasleen eta Enplegagarritasun arloko errektoreordeak ongietorria emango dute.

Ekitaldiak 39 stand eta bi jarduera mota izango ditu: alde batetik, sektore desberdinen arteko mahai-inguruak antolatu dira eta, bestetik, lana eskaintzen duten enpresak eta lanpostuetarako hautagaiak harremanetan jarri ahal izango dira beren profil zehatzen arabera.  

Halaber, praktikak bilatzeko enpresekin harremanetan jartzeko aukera ematen die ikasleei. Enpresen artean, CAF, Ikerlan, Danobatgroup, Acciona eta Kutxabank nabarmentzen dira, besteak beste. 

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/gipuzkoako-campusa