Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa
Aurkezpena
Forora bertaratzeko
beharrezkoa da
IZENA EMATEA.
Ekitaldi honen helburua da EHUko ikasleen eta egresatuen enplegagarritasuna hobetzea; eta, era berean, EHUko gazteen eta profil jakinen bila diharduten enpresen arteko harremanak ahalbidetzea.
Foroaren testuinguru horretan izango da hautagaien eta enpresen arteko lehenengo kontaktua. Ekitaldia amaituta, enpresa partehartzaileek elkarrizketatu dituzten pertsonen CVa izango dute, eta etorkizuneko aukeratze-prozesuetan kontuan hartu ahal izango dituzte, egoki iruditzen zaien neurrian.
OHARRA: Argitaratu diren lan-eskaintzetan izena
ematea ez da posible. Helburua da Forora bertaratu eta erakundeen
stand-etan bakoitzak bere burua aurkeztea; lan-eskaintza zehatz batean
interesa dagoelako, besterik gabe etorkizunera begira norberaren CVa
aurkezteko, edota praktikak egiteko aukeren inguruan galdetzeko.
Programa
| ENPRESEN ETA EHUko TITULUDUNEN ETA MATRIKULADUNEN ARTEKO TOPAKETA |
Data: 2026eko urriaren 30ean
Lekua:
Elbira Zipitria zentroan
Ordutegia: 9:00 - 13:00
|
Enpresak:
izena emateko
(epea: uztailak 6 – irailak 18)
|
Enpresak:
lan-eskaintzak
erregistratzeko (epea: uztailak 6 – irailak 18)
|
Hautagaiak: forora bertaratzeko
beharrezkoa da IZENA EMATEA
|