euskaraespañol

Gizarte Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatu zen Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/19

Irudia
Argazkia: UPV/EHU

Urriaren 2an Gizarte Hezkuntzako Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Hala egin zen ere Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian. Horretarako, Euskadiko Gizarte Hezitzaileen Elkargoaren, Deustuko Unibertsitatearen eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen artean egun osoko jardunaldia antolatu zuten.  

180tik gora lagun elkartu ziren: gizarte hezitzaileak, graduko ikasleak eta irakasleak. Egunak bi zati izan zituen: lehenengoak, gizarte hezkuntzaren hastapenetan jarri zuen arreta, eta, horrekin batera, gaur egungo gizarte hezkuntzaren esku hartze eremuetan zer nolako garapen profesionala dagoen aztertu zuen. Bigarrenak, ikuspegi ludikoa izan zuen, non bildutakoak elkarrekin bazkaldu zuten, hainbat jarduera eta jolas partekatu zituzten, eta ikasleen musika kontzertu batekin amaitu zuen. 

Egunak Gizarte Hezkuntzaren balioa azpimarratzeko, eta profesionalak, ikasleak eta irakasleak hainbat kezka eta ikuspegi elkar trukatzeko balio izan zuen. 

Azken batean, arlo profesional eta akademikoak bat eginik, profil profesionalaren jarraipena egiteko, lanbidearen zehaztapena eta defentsa egiteko, ikerketa sustatzeko, egindakoa sistematizatzeko eta gizartean lanbide honen zabalkundea egiteko balio izan zuen jardunaldiak, eta datozen edizioetarako elkarlanean oinarritutako bidea marraztu zuen.