euskaraespañol

Eguneko irudia

III. Gladys Sariaren banaketa ekitaldia

Noiz eta non

2023/09/26, 11:00

Kokapena

Ada Lovelace aretoa - Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

PUNTUEUSek eta  UPV/EHUko Informatika Fakultateak  III. Gladys Saria emateko ekitaldia antolatu dute. Gladys sariduna Amaia Abanda da eta asteartean, irailaren 26an, 11:00etan, UPV/EHUko Informatika Fakultatean, Donostian, emango diote saria. Epaimahaiak irabazlearen diziplinartekotasuna baloratu du, izan ere matematikaria da ikasketaz eta arlo informatikora bideratu ditu interesak, formazio osagarria eta jarduna.

Gladys sariak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren, Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundearen, Danobatgroup industria-taldearen eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren babesa du.

Gladys Sariaren hirugarren edizioaren sari banaketako ekitaldian Amaia Abanda Gladys Sariaren III. edizioko irabazlea, Nerea Isasi GFAko Berdintasuneko foru zuzendaria, Lorea Arakistain PUNTUEUSeko marketin zuzendaria, Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria, Naiara Aginako, UPV/EHUko Informatikako Fakultateko dekanordea eta Amaia Bernarás epaimahaikidea egongo dira. Ekitaldia Olatz Arbelaitzek, Informatika Fakultateko Doktoreak eta Berdintasun Batzordeko kideak aurkeztuko du.

Sari banaketa aurretik (10:45) talde argazkia aterako da. Aurrez aipatutako guztiez gain, Iñaki Goirizelaia PUNTUEUSeko lehendakaria, Alex Mendiburu, UPV/EHUko Informatika Fakultateko dekanoa, Enara Agirre UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzako teknikaria eta Nerea Otxoa, Danobatgroupeko Giza Baliabideen departamentuko kidea izango dira.