euskaraespañol

Juan Ignacio Pérez Iglesias

Godzillaren fisiologia

Fisiologiako katedraduna

  • Cathedra

Lehenengo argitaratze data: 2021/08/20

Noger Chen https://www.flickr.com/photos/noger/28611501465
Noger Chen https://www.flickr.com/photos/noger/28611501465

Artikulu hau jatorriz The Conversation argitalpenean aurki daiteke.

Godzilla 1954an jaio zen Japonen. Dagoeneko 67 urte ditu. Joan den mendearen amaiera aldean 50 metroko garaiera izatera heldu zen, baina harrez gero hazten eta hazten jarraitu du eta XXI. mendean egundoko tamaina hartu du.

2014an (‘Legendary’) Godzilla 100 metrotik gorako altuera izatera iritsi zen, eta 2016an (‘Resurgence’) 120 metrokoa izatera ia. Animalia honen zenbakiak txundigarriak dira, haren biologia ia irudikaezina.

2014an Godzillak 20.000 tona zeuzkan (ideia bat egiteko, balea urdin batek 150 T ditu).

Nik esango nuke Godzilla animalia homeotermoa dela, edo, gutxienez, nolabaiteko kontrola duela bere gorputzaren tenperaturaren gainean. Bada, hori hala izatera, neurri horretako gorputz bat mantentzeko 25 T elikagai jan behar ditu egunean. Horretatik, gorputzak ez du parte bat xurgatzen: Godzillak 3 T gorotz egin behar du egunean, gutxienez. Gernua ere kanporatu beharra dauka: egunean 20.000 bat litro txiza egiten du.

Milioi eta erdi litro odol baino gehiago du gorputzean. Odol hori ponpatzeko, 100 T-ko bihotz bat dauka (balea urdin ez oso handi baten masa), 15 m inguruko diametroa duena. Orain, bihotz hori oso-oso astiro dabil: minutuan bi taupada-edo baino ez ditu egiten. Gutako edozein joan liteke lasai-lasai haren aortan barrena osteratxoan: 3 metro inguruko diametroa dauka.

Gondzillaren masa entzefalikoak 200 bat kg dauzka —gorputz masaren % 0,001 da hori—, batere zerikusirik ez duena haren adimenarekin edo haren gaitasun kognitiboekin. Lo gutxi egiten du, egunean ordubete baino gutxiago behar du, eta, ustez, 2.000 urte biziko da.

Ibiliko balitz, 20 km/h-ko abiaduran ibiliko litzateke, baina, egia esan, ezin du. Izan ere, Godzilla munstro ezinezkoa da. Hala da sortu zenetik, eta zenbait eta handiagoa, ezinezkoagoa. Haren beheko gorputz adarrek 20 m-ko diametroa izan beharko lukete, eta izterrak, berriz, are zabalagoak izan beharko lirateke: 30 m ingurukoak. Bestela esanda, bertan behera ez amiltzeko, Godzilla osoa izan beharko litzateke beheko gorputz adar. Hori dute munstroek, existitu ahal izateko ezin direla izan hain munstro.

Oharra: tasa fisiologikoen eta organoen eta gorputz adarren neurriak kalkulatzeko, gehienbat liburu honetako informazioa hartu da oinarri: Geoffrey West (2017): Scale, Penguin Random House, London.

 

Artikulu honen jatorrizko bertsioa UPV/EHUko Cuaderno de Cultura Científica-n argitaratu zen.