euskaraespañol

Gaurko irudia

Lan Harremanetako eta Gizarte Laneko ikasleen graduazioa (2018-22)

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/06/16, 17:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, ekainak 16, 17:00etan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, Arabako Campuseko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko 2018-2022 promozioko ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Zeremonian, Aitor Zurimendi UPV/EHUko idazkari nagusia buru dela, Amaia Inza Bartolome Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoak, Mariel Quera, Arabako Gizarte Langintza Elkargo Ofizialeko presidentea, eta Miren Ariño eta Maddalen Epelde Gizarte Langintzako graduko amabitxiek hartuko dute parte.