euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (IX)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/05

Belarrez adabakitutako zoru harritsuko lorategi batean, landare ugariz inguratua, bizileta urdin bat euskarri gisa erabiltzen da asto-kaxa bat eusteko. Mihisean, atzealdean zuhaitzak dituzten heskaiak eta ibilgailu zuri bat dituen irudia dago marraztuta. Eskuineko izkinan, aulkitxo batek pinturaz zikindutako paleta eta beste marrazki-tresna batzuk eusten ditu.

NON: Hendaia. NOIZ: 2020ko apirilak 16. NORK: Mila Dolz. Pintura Masterra.

 

Hona hemen nire asto-bizikleta. Duela gutxi asmatu nuen, kalean pintatu ahal izateko: behar dudan helmugara bizikletaz joan naiteke, koadro txiki bat egin eta itzuli (eta, pedalei eraginez, lehortzeko sistema automatikoa badoa!). Dena den, alerta egoera hasi zenetik, lorategian soilik margotu ahal dut, eta beste euskarririk ez daukadanez, orain asto finko ere bada, eta nire jarduera akademikoari ekiten laguntzen dit. 

 


Gure "leihoen beste aldean" saileko argazki guztiak Photocampusen

 

Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus