euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldiko irudiak (VII)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/04/30

Zeru lainotsu batez inguratuta, hainbat eraikin, zuhaitz eta bide dituen bailara berde bat erakusten du irudiak. Atzealdean, telefono-dorreak beren kableekin. Guztia, metal beltzezko baranda bat duen balkoi biribil batetik ikusita dago. Barandan, lau lorontzi ahokatuta, lore zuri eta gorriz beteak.

NON: Azkoitia. NOIZ: 2020ko apirilak 23. NORK: Nerea Astigarraga Gaztelo. EHUalumni. Psikologian graduatua.

 

Egunak astiro doaz,

bakarrik eta konfinaturik nago,

asaldu bipolarrak 

arima urratzen dit areago,

eta bakardadea 

dut aliatu ezin hobeago...

oraintxe loreek beren begiradak

gurutzatzen dituzte misterioski.

 

Gure "leihoen beste aldean" saileko argazki guztiak Photocampusen

 

Atal honetan berrogeialdian zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi diguzu? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus