euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (X)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/06

Goteledun pareta marroi baten aurrean, marretan zatitutako argazki zahar batek posatzen dagoen familia ugari bat erakusten du. Lehen lerroan, eskuinetara hiru mutil, ezkerretara hiru neska eta zentroan emakume batek eusten duen haur bat bereizten dira. Bigarren eta hirugarren lerroan hainbat heldu, bakoitza vestea baino lausatuagoa. Koadroaren aurrean, kristalezko mahai bat, kordel gorridun kamera zahar beltz bat.

NON: Barrikan, itxialdiko etxean. NOIZ: 2020ko apirilak 24 (itxialdiaren berrogeita lehen eguna). NORK: Rafa Calderón Blanco. Arte eta Teknologia Saila. Arte Ederren Fakultatea.

 

Itzalen txokoa

«Nire tiraderetan miaka, itzal sorta bat aurkitu nuen… eta makina bat ere bai haiek betikotzeko»

Iragana islatu nahi duen argazki bat baino urrutiago ezin egon errealitatetik. Itzalen marrazkiak, ia gogoratzen ez ditugun aurpegiak iradokitzen dituen garai bati buruzkoak. Aurretik inoiz erakutsi gabeko sentipenak berritzen dizkiguten forma isilen sorta estrainioa.


Gure "leihoen beste aldean" saileko argazki guztiak Photocampusen

 

Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus