euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (XVII)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/15

Irudiak Donostiako plano bat erakusten du bitan zatituta, lehen erdia zuri-beltzean eta bestea koloretan. Bietan, ezkerrean bi zubi dituen ibai bat bereizten da, eskuinean, grisez koloreztatutako kale eta eraikin batzuekin eta erdialdean hainbat parkeekin. Koloretako irudiaren kasuan parke hauek berdeak dira, bestean grisak.

NON: Donostia (Euskotren geltokia birpentsatzen). NOIZ: 2020ko apirila. NORK: Leire Solana, Amaia Urkiola eta Ane Escribano | Gaizka Fernández, Amaia Baños eta Ander Fernández. Arkitekturaren Oinarrietako Gradua. Arkitektura Goi Eskola Teknikoa.

Apirilean zehar, Hirigintza IV irakasgaian, Izaskun Aseguinolaza irakaslearen gidapean, ikasleak ibili dira asmatzen zer egin Donostiak Euskotren geltoki aldaketarekin irabaziko duen lur sail berri batekin. Hain zuzen ere, metroa dela eta, Easoko geltokia lekuz aldatu eta trenbidea dagoen zati bat liberatu egingo da. Hona hemen eremu horretarako irakasgaian garatutako proposamen bi.

 

 

'Gure leihoen beste aldean' saileko argazki guztiak Photocampusen.

 

Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus