euskaraespañol

Gure txokoak: Donostia zainduz

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/06

Irudia
Jesus Rubio eta Jaione Lacalle lorategian, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako Atalaren sarreran. Argazkia: UPV/EHU.

"Ezagutzen ez baduzue, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako Atala Donostia Unibertsitate Ospitalearen ondoan dago, larrialdietako sarreraren parean. Hemendik Urgull, Igeldo, Ulia, Urumea eta itsasoa ikus ditzakegu. Hemendik hiria zaintzen dugu, donostiarrak eta gipuzkoarrak zaintzen eta zainduko dituzten erizainak eta medikuak prestatzen ditugulako.

Ez gaude Ibaetako Campusean, eta, beraz, ezin dugu zuzenean gozatu unibertsitateko baliabideez, zerbitzuez eta giroaz. Gure eraikina txikia da, oso txikia ibiltzen garen pertsona-kopururako, eta ez du txoko askorik. Horregatik, eta COVID-19a berriz ere indartsu berragertzen den une honetan, aurrean dugun berdegune txikia aukeratu dugu. Izan ere, espazio berde eta libre hori dugu arnasgune eta harremanak modu seguruagoan izateko leku.

Donostiako gure talaiatik, prebentzio-neurri guztiei zorrotz eusteko eskatzen dizuegu, eta horrekin batera eskerrak eman nahi dizkiegu erizainei, medikuei eta osasun-langile guztiei gu zaintzeko egiten ari diren aparteko ahaleginagatik".

Hori da Jaione Lacalle eta Jesus Rubio Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako Ataleko dekanordeek aukeratu duten txokorik kuttunena.

Nola iritsi: 43°17'36.9"N 1°58'01.1"W