euskaraespañol

Gure txokoak: Aire zabaleko ikasgela

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/22

Dani Zuazagoitia
Dani Zuazagoitia. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Salestarren komentuaren barruan dago, eta ikasteko, ikertzeko, elkartzeko eta olgetarako gunea da.  Naturako ikasgela batez ari garela esan genezake, hainbat kontzeptu eta fenomeno desberdin lantzeko. Orain, udaberrian, merezi du bisitatzea: putzuak, bankalek, fruta arbolek, txoriek… desberdin egiten dute toki hau campusaren barruan.  Ikasleek arnasa hartzen dute eta eskolak alaiagoak dira. Guztiok zaudete gonbidatuta parte hartzera.

Honako hau da Dani Zuazagoitiak, Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakasleak eta Arabako Campuseko baratze ekologikoaren arduradunak, Gure txokoak ekimenerako aukeratu duen gunea.

Nola iritsi42°50'28.6"N 2°40'36.9"W