euskaraespañol

Gure txokoak: Egunari ekiteko adorea ematen duen paseoa

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/06/03

Alberto de Diego
Alberto de Diego Arte Ederren Fakultatearen atzealdeko lorategian. Argazkia: Tere Ormazabal, UPV/EHU.

“Urbeltzen eta barrengorrien kasko txurien peskizan, azken hosto beldurtiek lurrerako bidea hartzen duten bitartean; elurraren isiltasuna, txori bakartiren baten kantuak urratuta; behe-lainoaren grisa belarraren berdearekin uztartuz, euri langarrak dena zipriztintzen duelarik; goizeko freskurak eragindako goizeko ihintza, eguerdiko sargoriaren zelatari; lau esaldi, lau urtaro; paseatzailearentzat gozagarri, bakardadean, eguneroko lanari ekiteko adorearen bila. 

Horra sentitzen dudana Leioako campuseko Arte Ederren Fakultatearen atzealdeko lorategia nire bulegorako bidean zeharkatzen dudanean. Horregatik da nire leku kuttuna; egunen batean tartetxo bat lapurtu badiezaiokezue lanaldiari, etorri, ez zarete damutuko." 

Hauxe da gure gaurko gonbidatuak, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Analitikoko irakasle Alberto de Diegok, aukeratutako lekua. Aurreko lerroak ere berak idatzitakoak dira. 

Nola iritsi: 43°19'50.0"N 2°58'19.9"W