euskaraespañol

Gure txokoak: Talaia aparta

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/08

Gorka Iturriaga, Olarizuko gurutzean.
Gorka Iturriaga, Olarizuko gurutzean. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Oraingo honetan, Gure Txokoen bazterrik gogokoena talaia bat da Arabako hiriburua, Lautadaren zati bat eta inguruko mendiak ikusteko talaia aparta. "Olarizuko gurutzea da nire gunerik gogokoena. Hona, hain zuzen ere, egiten dugu Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasleekin, Natur Jardueren Oinarriak irakasgaiaren barruan, ikasturtean zehar mendi bizikletan egin ohi ditugun hiru irteeretako bat.

Hara iritsitakoan, igoerako ahaleginaren ondoren, erakusten diet Gasteiz eta hiria iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera inguratzen duen ingurune natural guztia. Egun argi eta eguzkitsuetan, fakultatea, campusa, eraztun berdea eta ondare natural guztia ikus daitezke, ondare oparo eta miresgarria. Gorbeia, Badaia mendilerroa, Entzia mendilerroa, Gasteizko mendiak, urtegiak, Oroko Santutegia, Lautada...

Leku bat non neure lanbidearekin topo eta bat egiten dudan, non irakaslea beste bat gehiago den taldean ikasleekin. Hausnarketarako espazio enblematiko egokia da, eta beti gogoratzen dut, behin eta berriz, zein zorionekoa naizen daukadan lana edukita".

Hori da Gorka Iturriaga Madariaga Gorputz eta Kirol Hezkuntzako irakasleak Gure Txokoak atalerako aukeratutako lekua.

Nola iritsi42°49'01.1"N 2°39'45.4"W