euskaraespañol

Hauteskunde ondorengo jardunaldia: Hauteskunde emaitzen azterketa

Noiz eta non

2024/04/22, 18:00

Kokapena

David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Astelehena, apirilaren 22an, 18:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, ‘Hauteskunde ondorengo jardunaldia: Hauteskunde emaitzen azterketa’ egingo da. Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkarteak antolatuta, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan. Sarrera librea da lekua bete arte. Jardunaldia euskaraz izango da.

Jardunaldian Iker Iraola, Maider Galardi eta Haritz Garmendia Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek hartuko dute parte. Juan Aldaz UPV/EHUko irakasle eta Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkarteko kideak moderatuko du jardunaldia.