euskaraespañol

‘Hitzak lege’ erakusketa ibiltariaren aurkezpen-ekitaldia

Noiz eta non

2024/04/09, 12:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, apirilaren 9an, 12:00etan, UPV/EHUren Carlos Santamaria Zentroaren Txillardegi aretoan, Donostian, ‘Hitzak lege’ erakusketa ibiltariaren aurkezpen-ekitaldia egingo da. Euskal historian garrantzia izan duten euskarazko testu juridikoak erakusten dira Hitzak Lege-n, irudi eta grafiko ugari baliatuz. Erakusketa ibiltaria Euskaltzaindiak antolatu du, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria
  • Miriam Urkia, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria
  • Beronika Azpillaga, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria
  • Gotzon Lobera, legelaria eta erakusketaren koordinatzailea