euskaraespañol

Hitzaldia: ‘Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren Urraketak Israelen, Gazan eta Lurralde Palestinar Okupatuetan’

Noiz eta non

2024/02/28, 18:00

Kokapena

David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkenean, otsailaren 28an, 18:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, Carlos de las Herasek, Amnesty International erakundeko Espainiako Saileko Europa eta Ekialde Ertaineko arduradunak, hitzaldi bat eskainiko du. Izenburua: ‘Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren Urraketak Israelen, Gazan eta Lurralde Palestinar Okupatuetan’. Hizlaria Iñigo Iruretagoiena Agirrezabalaga ikastegiko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasleak aurkeztuko du. Ekitaldia Amnesty International erakundeak eta UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateak antolatu dute.  

Hitzaldia streaming bidez emango da esteka honetan.