euskaraespañol

Hitzaldia: ‘Espedizio zientifiko baten atzean: zientziaren ikuspegi anitzei begirada komuna’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/10/17, 18:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

‘Espedizio zientifiko baten atzean: zientziaren ikuspegi anitzei begirada komuna’ hitzaldiak, Trec espedizioaren magnitudea eta emaitzak ulertzen lagunduko duten hainbat gai eta galdera jorratuko ditu. Europako espedizio zientifikoa, UPV/EHUren laguntzarekin, itsas biodibertsitatea aztertzen ari da euskal kostaldean.

Hona hemen espedizioarekin zerikusia duten 4 zientzialariek erantzungo dituzten galderetako batzuk: "Nola antolatzen da tamaina honetako espedizio zientifiko bat?" edo "Nola sortzen dira emaitza zientifikoak espedizioaren ondoren?".

Parte hartzaileak:

  • Flora Vincent, EMBLko taldeburua, TREC laginketaren koordinatzailea.
  • Morgane Guillam, CNRSko bioingeniaria.
  • Thomas Linkowski, Tara Ocean Fundazioko ozeano-ingeniaria.
  • Eider Bilbao, irakaslea eta ikertzailea PiE-UPV/EHUn.

Lau zientzialariek euren lanari buruz hitz egingo dute eta publikoaren galderak erantzungo dituzte. Hitzaldia ingelesez bakarrik izango bada ere, galderak gaztelaniaz zein euskaraz erantzungo dira.

Sarrera libre.