Hitzaldia: “Las ilusiones del lenguaje” Manuel Carreirasen eskutik (Konferentzia )

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/10/16, 19:00

Kokapena

Oteiza entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009 Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

"Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn"

Hartzaileak

  • Ikasle
  • Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Deskribapena

“Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn” ekitaldiaren barruan “Las ilusiones del lenguaje” hitzaldia emango du Manuel Carreirasek, Ikerbasque ikertzailea BCBLn (Basque Center on Cognition Brain and Language, UPV/EHU). Hizkuntzaren bidez ziriak sartu eta ilusioak sor daitezke. Hitzaldian azalduko digute nola argitu daitezkeen hizkuntzaren sekretuak ilusioen bidez. Trebetasun kognitibo oso konplexua da hizkuntza, eta zenbait prozesatze maila ditu: fonologia, morfologia, lexikoa, sintaxia, semantika. Jarduera kognitibo guztiek bezala, hizkuntzak ere baliteke engainuak eta ilusioak eragitea. Ilusio horiek zenbait mailatan hizkuntzaren sekretuak argitzen lagungarri izan dakizkigukeela erakutsiko da hitzaldi honetan.

 

Sarrera librea eta doakoa, gela bete arte