euskaraespañol

Hitzaldia: "Likido ionikoak: aplikazio mugagabeak dituzten fluidoak"

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/03/06, 19:00

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Martxoaren 6an, asteazkena, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian likido ionikoei buruzko hitzaldia emango du Kimika Teoriko eta Konputazionalean doktore eta UPV/EHUko Kimika Fakultateko irakasle Elixabete Rezabal Astigarragak.

Likido ionikoak giro-tenperaturan egoera likidoan dauden gatzak dira. Bitxikeria kimikoa dirudiena, azken hamarkadetan egindako ikerketeei esker, hainbat aukera eskaintzen ditu orain eta elementu horren erabilera modu esponentzialean hazi da.

Sarrera doakoa izango da lekua bete arte, baina streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Kulturgunea kanalean.