euskaraespañol

‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’, Ur-jauzia bildumaren liburu berriaren aurkezpena

Noiz eta non

2024/02/21, 12:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkena, otsailaren 21ean, 12:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroaren Txillardegi aretoan, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Joxe Azurmendi Katedrak eta Jakin Fundazioak elkarlanean bideratutako Ur-jauzia bildumaren liburu berria aurkeztuko da. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi UPV/EHUko Filosofia Saileko irakasleak idatzitako ‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’ lanak humanista ezagunaren pentsamenduan nazioak eta hizkuntzak hartzen duten lekua du aztergai. 

Ekitaldian parte-hartuko dute:  

  • Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak  
  • Sebastian Zurutuza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia zuzendariak 
  • Lorea Agirre, Jakin Fundazioko zuzendariak
  • Beronika Azpillaga, Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendariak 
  • Xabier Eizagirre, Ur-jauzia bildumaren editoreak 
  • Iñaki Zabaleta Gorrotxategi, liburuaren egileak