euskaraespañol

INIZIA T-IKER sariaren I. edizioko irabazleak

Ekitaldi berean sariak emango zaizkie Ekinduz Araba 2018 lehiaketako irabazleei

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/13

Irudia
T-Iker sariaren eta Ekinduzen irabasleak. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Enpresa ekimen berritzaile edo enpresa zein ideia berritzaile nola teknologian oinarritutako enpresa berritzaile bihurtzeko aukerarik gehien dituzten proiektuak saritzeko asmoz, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordetzak deitu egin zuen INIZIA T-IKER sariaren I. edizioa, arabar campusean kokatutako ikertalde eta/edo ikerketa ekipoak helburu.

Deialdi honen helburuen artean dira UPV/EHUren Arabako Campuseko ikerketa ekipo eta ikertaldeek sortutako berrikuntza merkatura ahal denik eta gehien transferitzea; enpresa kultura sustatu eta zabaltzea unibertsitateko ikertzaileen artean; eta unibertsitatearen berrikuntza ahalmena aprobetxatzea etorkizunean enpresa berriak sortuko badira.

Lehenengo edizio honetako irabazlea TFM Research taldea izan da, ‘Antolakundeen adimen teknologikoa’ izeneko proiektuarengatik. Technology, Foresight and Management (TFM) taldeak informazio teknologikoa aztertu eta ikertzen du enpresaren esparruan baliatzeko. Bere gaitasunak datu teknologikoen prozesamendu eta analisian dautza, Tech-mining testu teknologikoen meatzaritza deiturik, teknologia berriak industriaren arloan antzeman, ebaluatu eta gehitzea helburu. UPV/EHUren Enpresen Antolakuntza sailekoa da, Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren barruan, eta aurkezpena Rosa María Río Belver-ek egin zuen.

Gainera, edizio honetan, bi akzesit ere eman dira. Bata, ‘Kolektibo zeliakoaren bizitza kalitatea hobetzeko estrategiak: produktu berriak garatu eta IKTen aplikazioa’ proiektuari, Glutena Aztertzeko Laborategia Ikerketa Taldearena; eta bestea, ‘Izerdiz osasuntsu: gorputz jariakinak analizatzeko biosentsoredun gailu mikrofluidrikoak’ proiektuari, Biodtek ikertaldearena.

 

Ekinduz Araba 2018ko irabazleak

Ekinduz online joko bat da, INIZIA Arabacampus programaren baitan garatutakoa, ekimenerako kultura UPV/EHUren Arabako Campusean zabaltzeko helburuaz. Jokoan, parte hartzaileek, ekimenaren munduari lotutako prestakuntza jaso eta ñabardura bitxiak deskubritzeaz gain, aukera dute sari nabarmenak jasotzeko.

Ekinduz Araba 2018 urrian zehar burutu zen eta 60 ikaslek eman zuen izena Arabako campusaren barruan. Irabazleak Ania Rodriguez Rafael eta Julen Rodriguez Rafael izan dira, Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Arabako campuseko ikasleak. Bigarren saria Endika Pérez de Viñaspre eta Iñaki Puelles-entzat izan da, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatekoak, eta hirugarrena Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko Javier López Alonso eta Nicola Szwechlowicz Orlowska-rentzat izan da.