euskaraespañol

Musulman eta Arabiar Mundurako Sarreraren I. jardunaldiak

Noiz eta non

2018/10/05, 11:00 - 00:00

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateak Musulman eta Arabiar Mundurako Sarreraren I. jardunaldiak hartuko ditu urriaren 5, 10 eta 19an, gai honen inguruko ikertzaileen eta gizartearen arteko solasa egiteko antolatuta.

Jardunaldien lehenengo urte honetan, Al-Andalusen jarriko dugu arreta. Haren inguruko ikerlanek interes handia daukate, lehenik eta behin, Erdi Aroko iberiar penintsularen eremu zabala barnean zeukan lurraldea baitzen. Honi esker, bere ondarea, arkitektonikoa bereziki, oso presente dago gaur egun. Halaber, gizarte andaluziarrak kultura arabiar propioa eratu zuen, zeinaren parte musulmanak, kristauak eta judutarrak baitziren. Beraz, garrantzitsua da kultura horren sorrera bermatu zuten faktoreak ezagutzea. Bukatzeko, Al-Andalus lan arkeologikoen bidez hobeto ezagutzen dugun Erdi Aroko mundu islamikoaren eskualdea da. Hau dela eta, islamiartze eta arabiartze prozesuen garapenaren lekuko bikainak gara.

Hiru egun desberdinetan burutuko dira jardunaldiak, egun bakoitzean eremu zientifiko desberdin batetik jorratuko dela Al-Andalusen inguruko azterketa (Historia, Arkeologia eta Artearen Historia). Jardunaldi bakoitzak bi ordu iraungo du: lehen zatian, ikertzaile espezialistak hitzaldi bat emango du; bigarren zatia, ordea, adituaren eta entzuleen arteko elkarrizketan datza. Galderak euskaraz egin daitezke.