euskaraespañol

NosOtrxs Sarearen III Hizketaldi Euro-Latinamerikarra

Noiz eta non

Noiztik: 2019/10/09 Noiz arte: 2019/10/11, 00:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Urriaren 9, 10 eta 11an, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian, NosOtrxs sareak bere III. Hizketaldi Euro-Latinamerikarra burutuko du, UPV/EHUrekin elkarlanean. Aurtengo edizioaren gai nagusia ‘Eskubideak, nazioak, estatuak eta mugak’ izango delarik.

Francesca Gargallok (Mexiko) topaketari amaiera emango dio ostiralean. Gargallok hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Cuerpos específicos en tránsito por México. Sobre migraciones, espacio, tiempo, cuerpos sexuados y roles de género’.

Antolatzaileek diote: “Garai nahasi eta zalantzatsuak dira gureak. Batetik, itzal ilunek aurreikusi ezin daitezkeen ekaitzak iragartzen dituzte: aurretik erdietsiriko eskubideetan atzerapenak; errepresioaren bidezko Estatuaren baiespena; eta bestetik, kontrakotasun argiz, eskubideen betetzea exijitzen duen aktibismo sozial olatu berri baten eta “giza eskubide emergente” gisa izendaturikoen bidetik datorren herritarren berrespena. Halaber, eszenatoki ezberdinetara hurbiltzen ari gara: mundu mailan presentzia eragilea izatea eskatzen duten nazioak, gero eta premia handiagoz birpentsatze beharra erakusten diguten mugaldeak eta autoritarismoaren gorakadak dakarren populismo proiektua. Kasu hauetariko askoren adibide dira Europa, Brasil edota Estatu Batuak eta, lurralde hauek egun gatazka beliko eta ekonomiko gehien dituzten lekuekiko duten hurbiltasunarengatik, bere baitan ardazten dute itxurakeria global hauen jazotzea. Eszenatoki gatazkatsu honetan, hiritargo aktibatua dinamika erregresibo hauek eta eskubide berri horien finkapena nola ber bideratzearen adibide da. Utopiak, Miguel Abensour-ek zioen modura, gure alde jokatzen du. Arrazoi honengatik, mahai-inguru hau pentsatzeko eta etorkizuna eraikitzeko proposamen berri hauek ikusarazten saiatuko da; jada Estatuek ez, baizik eta hiritargo aktibatuaren ekintzek ezarriak diren, zuen buruak definitzeko modu berri eta ezberdinak arakatuz. Ekintza kolektibo honen eredu izan diren lekuak; baina, era berean, mundu mailako arazo dirudienera irekia, produzitzen diren leku bakoitzetik hurbil zein urrun dauden ikuskerekin. Ikuskera “global” bat eta mundu osoaren beharra den “gure” honen definiziorako zentzuzko aukerak islatzea errazteko helburu komun batekin".