euskaraespañol

Gatzaren Antropologiari buruzko nazioarteko III. kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2018/09/12 Noiz arte: 2018/09/15, 10:00 - 00:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Irailaren 12tik 15era, Gasteizen egingo da Gatzaren Antropologiari buruzko nazioarteko III. kongresua, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO katedrak bertan parte hartzen duelarik antolakuntza batzorde gisa.

Gatzaren Antropologia izeneko diziplina 2002 urtean sortu zen Marius Alexianu doktorearen eskutik (UAIC, Errumania) eta, gatzari buruz egiten ari ziren lan eta ikerlan ugariak esparru berean batzea izan zuen helburu.

Gatza, naturan jangarri den harri bakarra, bizidunen biziraupenerako ezinbestekoa izatetik harago, ezinbestekoa ere bada gure iraganaren jakiteko, bere ikerketa balio handiko informazioaren iturburu bihurtu baita azken hamarkada hauetan.

Kongresuari buruzko informazio gehiago lortzeko: http://www.vallesalado.com/congresosal