euskaraespañol

Ikasteko gelak 2023-2024

Eguneko irudia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/12/29

Irudia

NON: Arabako Campusa. NOIZ: 2023ko abenduaren 29a. NORK: Nuria Gonzalez.

 

Arabako Campusak ikasgelak jarriko ditu Hezkuntza eta Kirol Fakultatea-Hezkuntza Fakultatean (Juan Ibañez de Sto. Domingo 1 kalean) abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra, asteburuetan, 09:00etatik 21:00etara. Urtarrilaren lanegun batzuetan, 2tik 5era, zabalduko dira ere.

Bizkaiko Campusean, ikasgelak irekiko dira asteburuetan eta lanegun batzuetan Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko) abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra, 09:00etik 21:00etara zein urtarrilak 2tik 5era.

Gipuzkoako Campusean, Elbira Zipitria Zentroan asteburuetan irekiko dira 9:00etatik 21:00etara 2023ko abenduak 30 eta 2024ko urtarrilak 2-7, 13-14.

Jo ta ke eta Urte berri on!

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus