euskaraespañol

Ilusioak ez dauka adinik

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/08

Irudia

Beraien aurpegi alaiek ez dute azalpenik behar. Haiek erakusten digute adina zenbaki bat baino ez dela eta inoiz ez dela berandu gauza berriak ikasteko. Ikasle hauek osatzen dute aurtengo Bizkaiko Esperientzia Gelen XVI. promozioa. 53 emakumek eta 32 gizonek beraien togak harro jantzi dituzte egindako ahaleginari dagokion saria jasotzeko diploma emate ekitaldi berezian.