In memoriam: Markel Zulueta Carrasco

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/18

Markel Zulueta Carrasco

22 urteko pertsona baten heriotza gertaera bidegabea da, eta jasaten zaila.

2020ko ekainaren 1ean, Markel Zulueta Carrasco hil zen, Arte Ederren Fakultateko ikaslea eta kidea.

Markel alaia zen, lagun ona, diseinuaren zale porrokatua eta ikasle bikaina. Horren adierazle dira Sorkuntza eta Diseinuko Graduko espediente akademikoko notak. Oso gutxi falta zitzaion Gradu Amaierako Lanaren defentsa egin eta egresatu titulua lortzeko, baina konfinamendu egoeran haren heriotzaren berri tamalgarria jaso dugu.  Azken egunetan harekin egoteko aukerarik ez izateak eragindako saminari merezi zuen moduan agurtu ezin izana erantsi behar diogu. Ikaskide alai eta jarrera oneko bat galdu dugu, ikasle bikaina, parte hartzailea eta propositiboa.

Normaltasun berria abiatzean, zu ez zara egongo, baina guk ez zaitugu ahaztuko.

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasleak, ikasleak eta AZPko langileak.