euskaraespañol

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2022/10/07, 18:00

Kokapena

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, urriaren 7an, 18:00etan, Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak 2021-2022ko ikasturteko 149 tituludunen graduazio ekitaldia ospatuko du.

Ekitaldiaren buru izango dira Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, J. Xabier Ostolaza unibertsitate horretako zuzendaria, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Herri Lan diputatua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako diputatua eta Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.

Era berean ekitaldian, espedienterik onena lortu duten 2021-2022 promozioko graduko titulazioetako ikasleak bereiziko dira, eta Dani García Eskolako ikasle ohi eta PASABAN, S.A.ko zuzendari nagusiak hartuko du parte.

EGITARAUA

J. Xabier Ostolaza UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariak hasiera emango dio ekitaldiari.

Dani Garcia, eskolako ikasle ohia eta PASABAN, S.A.ko Zuzendari Orokorraren mintzaldia.

2021-2022 promozioko Graduetan espediente onenak lortu dituzten ikasleak saritzea.

2021-2022 ikasturtean graduatu diren ikasleei diplomak  banatzea.

Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak izango du hitza.

Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Diputatuak izango du hitza.

Eva Ferreira, UPV/EHUko Errektore anderearen hitzek amaiera emango diote ekitaldiari.

Landarbaso abesbatzak eskainitako musika emanaldia.