euskaraespañol

Irakasleen Prestakuntza Masterreko ikasleei ongietorria emateko ekitaldia

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/09/08

Irudia
Irakasleen Prestakuntza Masterreko aurtengo ikasturtean 272 ikasle izango dira | Argazkia: UPV/EHU

Euskal Herriko Umibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko areto nagusian, Donostian, Irakasleen Prestakuntza Masterreko ikasleei harrera ekitaldia egin zitzaien. Ekitaldi horretan parte hartu zuten Masterreko zuzendaritzaz gain, fakultateko dekano Beñat Amenabar Perurena eta Hezkuntza sailburu ordea den Begoña Pedrosa Lobato.

Master hau profesionalizatzailea da eta Bigarren Hezkuntza eta Batxillegorko etorkizuneko irakasleen hasierako prestakuntzaz arduratzen da. Bertan eskaintzen den formazioa aurrez aurrekoa da eta EAEko hiru lurraldetan ematen dira saioak. Partaideek aurretik gradu bat egina izan beharko dute eta espezialitate desberdinetan banatzen dira, egindako graduaren arabera. Partaide kopurua oso handia da, aurtengo ikasturtean 272 ikasle hain zuzen ere.