euskaraespañol

UPV/EHUko Danborradaren bandera igoera

Noiz eta non

2018/01/20, 18:00 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Larunbata, urtarrilaren 20ean, 18:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko sarreran, Donostian, UPV/EHUko Danborradaren bandera igoera egingo da. UPV/EHUko errektorea Nekane Balluerka eta campuseko errektoreordea Agustin Erkizia ekitaldiaren buru izango dira. Bertan Miren Azkarate UPV/EHUko Euskal Filologiako katedradunaren eta Donostiako Udalaren  2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariaren ibilbide akademikoari onespena egingo zaio. Honek Nekane Balluerka errektorearen eskutik Unibertsitateko Danborra jasoko du. Donostiako zinegotzi zein UPV/EHUko irakasle ohi Pilar Elgoibarrek omenduaren ibilbide akademikoaren inguruan laudatioa egingo du. Pilar Elgoibarrek 2004an Unibertsitateko Danborra jaso zuen ere.

Jarraian, Danbor Nagusiak banderaren igoera egingo du danborrek Donostiako martxa jotzen duten bitartean. Azkenik, omenduaren zuzendaritzapean Diana eta Iriyarena joko dute eta, 18:30etan, UPV/EHUko Danborrada Carlos Santamaría Zentrotik Antiguo auzoko kaleetarantz abiatuko da Tatiago jotzen.

Unibertsitateko Danborrada 16 urte darama Donostiako festa handia alaitzen. Konpainia unibertsitate kide direnek eta ohiek osatzen dute konpainia.

 

Aurreko edizioetan Unibertsitateko Danborra jaso duten erakunde zein pertsonak

2003 Ricardo Etxepare

2004 Pilar Elgoibar

2005 Lander Sarasola

2006 Paco Etxeberria

2007 Maite Erro

2008 Arantza Tapia

2009 José Luis de la Cuesta

2010 Luis María Bandrés (hil osteko)

2011 Joaquín Villa

2012 Carmen de las Cuevas

2013 Julio Grao

2014 Luismari Elizalde

2015 Bic Gipuzkoa Berrilan

2016 Sabino Ayestaran

2017 Francisco Javier Caballero Harriet