euskaraespañol

Jaime Gil, UPV/EHUko katedraduna, 2017 Urteko Dentista saria

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/17

Irudia
Jaime Gilek jaso du Dentisten Kontseilu Orokorroaren saria. (Argazkia: Mitxi. UPV/EHU)

Dentisten Kontseilu Orokorroak (Consejo General de Dentistas) 2017 Urteko Dentista Saria eman dio UPV/EHUko katedradun Jaime Gil Lozanori. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak eta Federation of Esthetic Dentristy erakundearen presidenteak ostiralean, abenduak 14, jaso du saria. Kontseiluak 36.000 profesional ditu.

Elkarteak (Consejo General de Dentistas) ematen duen sariak aitortzen ditu aho-hortzen osasuna kontuetan azken urteko merezimenduak, ikerketak eta lanak, bai eta Hortz-protesian katedradunaren jardun profesionala ere. Halaber, nazioarteko eta nazio-oihartzun lortutakoa eta giza-balioak eta etika profesionala nabarmendu ditu sariak.

Aurten ere, Chicagon (AEB) International Federation of Esthetic Dentistry erakundeak presidente izendatu du Jaime Gilk, hotz-estetika tratamenduan aditua. Nazioarteko elkarte horrek biltzen ditu munduko 40 zientzia-elkarteak eta hortz-estetika akademiak. Halaber, Jaime Gil izan da European Academy of Esthetic Dentistry elkartearen sustatzaileak, fundatzailea eta presidentea.  Bestalde, irakasleari Estomatologia- eta Estetika- Protesiko Espainiako Elkarteak (Sociedad Española de Prótesis Estomatológica y Estética) eman dio Urrezko Domina lan aitzindaria egiteagatik hortz-protesi eta estetika eremuan.