euskaraespañol

UPV/EHUk lehen aldiz Jardunaldi ireki birtualak ospatuko ditu

Sei ikastegik graduei buruzko informazioa eman eta zalantzak argituko dituzte maiatzak 18tik 27ra.

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/13

Irudia

UPV/EHUk lehen jardunaldi ireki birtualak egingo ditu maiatzaren 18tik 27ra. Bertan, martxorako aurrez aurreko jardunaldiak aurreikusita zeuzkaten eta atzeratu behar izan zituzten Arabako Campuseko sei ikastegiek hartuko dute parte. Bestalde, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak Bizkaiko Campusean ematen dituen graduak ere aurkeztuko ditu.

Jardunaldiak UPV/EHUn 2020-2021 ikasturtean ikasketak hasi nahi dituztenei zuzenduta daude, eta helburu dute informazio zehatza ematea eta hautaketa-prozesua erraztea.

Jardunaldi ireki birtual bakoitzak ikastegi bakoitzeko graduei buruzko informazio-saio bat izango du eta, jarraian, saio interaktibo bat antolatuko da parte hartzaileek zalantzak argitu ditzaten. Honetarako, parte hartzaileek plataformaren bitartez hitz egin ahal izango dute fakultate edo eskola bakoitzeko hizlariekin, graduen zalantza espezifikoak argitzeko, bai eta gure unibertsitateko orientazio-teknikariekin, gai orokorragoak argitzeko.

Jardunaldi bakoitzean parte hartzeko ezinbestekoa da jardunaldia hasi baino bi egun lehenago arte izena ematea. Inskribatutako pertsona bakoitzari, aukeratutako saiora konektatzeko esteka bidaliko zaio. Konexio hori mugikorretik edo ordenagailutik egin ahal izango du, programa espezifikorik instalatu gabe.

 

Hau da jardunaldien egutegia:

 

Maiatzak 18 (astelehena)

HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA

16:00  Euskara

  • Haur Hezkuntza
  • Lehen Hezkuntza

 

16:00  Castellano  /  17:30  Euskara

  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

 

Maiatzak 19 (asteartea)

LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEA

16:00  Euskara  /  17:30  Castellano

  • Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
  • Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak

 

16:00  Castellano  /  17:30  Euskara

  • Gizarte Langintza

 

Maiatzak 20 (asteazkena)

VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA

16:00  Euskara  /  17:30  Castellano

  • Automobilgintzaren Ingeniaritza
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
  • Industria Kimikaren Ingeniaritza
  • Ingeniaritza Mekanikoa
  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza
  • Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza
  • Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza

 

Maiatzak 21 (osteguna)

EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA (Arabako Atala)

16:00  Euskara  /  17:30  Castellano

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
  • Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza
  • Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza

 

Maiatzak 25 (astelehena)

LETREN FAKULTATEA

16:00  Euskara  /  17:30  Castellano

  • Artearen Historia
  • Geografia eta Lurraldea Antolakuntza
  • Historia

 

Maiatzak 26 (asteartea)

LETREN FAKULTATEA

16:00  Euskara  /  17:30  Castellano

  • Euskal Ikasketak
  • Filologia
  • Ingeles Ikasketak
  • Itzulpengintza eta Interpretazioa

 

Maiatzak 27 (asteazkena)

FARMAZIA  FAKULTATEA

16:00  Euskara  /  17:30  Castellano

  • Elikagaien Zientzia eta Teknologia
  • Farmazia
  • Giza Nutrizioa eta Dietetika
  • Gradu Bikoitza: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika
  • Ingurumen Zientziak

 

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/jornadas-de-puertas-abiertas